Réservez votre séjour

AGUR DENERI HOTELA

Ziburu –Itsasbazterra

Itsasbazterrean kokatua, toki paregabe eta lasai batean. Bordagaingo muinoaren hegian, Agur Deneri Hotelak Donibane Lohizuneko badia, hondartzak eta portuaren inguruko bista panoramiko ederra eskaintzen du.

Terrazetatik edota balkoietatik itsasoa mareekin batera mugitzen ikus daiteke. Toki lasai eta laño honek lilura handia du. Haien euskal jatorriaz eta lekuaren edertasunaz inspiratuz, Véronique eta Xalbatek giro atsegina sortu dute bezeroei ongi etorria emateko. Euskal Herriko itsas lanbroa eta kresala arnas ditzakezu baretasun osoan.

Erosotasunaren aldetik honako hau atzemanen duzu : lasaitasuna; itsaso eta mendien ikuspegi paregabea; terrazak; balkoiak; hegoaldera begira den lorategia, bere atsedenaldi txokoarekin; aire-girotua; badia aldera kokatua den jangelan zerbitzatutako gosariak.

Erraztasunen aldetik : pribatua den aparkaleku tipia; WiFia urririk hotela osoan; hondartzak, Zokoako itsas-kluba eta Donibane eta Ziburuko hiri-bihotzekiko hurbiltasuna.

Gure Herriko eta Itsasertzeko maitasuna zurekin partekatzea zoriontsu eginen gaitu.