ZERBITZUAK
Réservez votre séjour
Saiatu gure zerbitzuak
Gosaria
Eskualdeko janari mahaia
Gosaria Donibane Lohizuneko hondartzaren ikuspegi paregabea duen jangelan har dezakezu. Eguraldiak ahalbideratzen badu terrazan esertzen ahalko zara badia eta kaia hobeto zaintzeko.
Gosariko janari mahaian aurkitu dezakezu :
• Donibane Lohizunen txigortutako kafea
• Mokofin te sorta
• Txokolatea
• Esnea, Jogurtak, Ardi Gasna eta Mamiak (garai onean)
• Tokiko Sagar Jusa
• Zukuak
• Fruitu Fresko eta Idorrak
• Hemengo Erreximenta aukera handia
• Basquella (gure Nutella)
• Zerealak
• Etxeko Eztia
• Ogi freskoa eta gurin kruasana
• Tokiko Urdaiazpikoa
Gosaria egunero zerbitzatua da 8:00etatik 10:00etara, eta 15€ pertsonaka balio du.
Xokoa
Lasaitu hoteleko ostatuan
Zure ibilaldiaren ondoren edo eguna hondartzan igaro eta gero, goza ezazu momentutxo bat gure xokoan. Hartu baso bat eta prezia ezazu zure begi aitzinean duzun bista.
Ostatuan kafea eta tea zerbitzatzen dugu, baita xanpaina, sagardoa eta garagardoa ere.
Eskaintza bereziak
Ibilaldiak mando gainean Larrungo kaskoan
Larrun Alde Zalditokiak ibilaldiak eskaintzen ditu, zaldiz edo mandoz Larrungo kontrabandisten bidexketan. Une berezi eta zoragarriak biziko dituzu.
Larruneraino igaitea: eguna 70 €/pertsona.
2 orduko ibilaldia egunean edo ilunabarrean (40 €/lagun).
Zure ibilaldia segurtatu: 06 89 02 25 69 edo www.rando-equestre-larrunalde.com
Pilotan trebatu
Duela 4 belaunaldiz pilotari familia izanik, pozik partekatuko genuke gure zaletasuna zurekin. Pilota bat, xistera bat edo beste berezitasunen materiala nola egina den ikusteko, bizia ezazu Pilotaren Museoa Senperen.
Uztailan eta Agorrilan:
Zesta Punta partidak Donibaneko Jai Alaian astearte eta ostegunero 21etan. Asteazkenean, Xistera Handi partidak herriko pilotalekuan 21:00etan.
Iniziazioa Zesta Puntan :
Luzean edo Ona Pilota klubekin ikasi asteazkenean et ostiralean. Diplomatutako irakasle batekin ikasi, gazte edo heldu izanik. Materiala prestatua da eta kurtsoak babestua den pilotalekuan pasatzen dira.
Segurtatzeko: Luzean 06 22 54 44 10 edo Ona Pilota (Patxi 06 26 76 66 88 & Jon 06 74 80 11 17)
Une bat nor beretzat
Masajeak ganbaran ( erreserba bat eginik): erlaxatzeko, dinamizatzeko, muskuluak lasaitzeko, tentsioak deslotzeko…
Masajea bakoitzari moldatua da (ordu 1 – 70€)
Arrantza
Abiatzea Ziburuko kaian. Itsasbazterreko arrantza (Urraburua / Berdela) eta itsas-zabalekoa (Atuna / Atuntxikia / Marrazoa / Legatza).
Segurtatu: Obsession Tuna Fishing 06 16 17 98 82